Basque (Xuxen 5)
Itxura berritzeaz gain, testuak zuzentzen laguntzeko zenbait hobekuntza egin dira Xuxen.eus-en. Lexikoari dagokionez, 18645 sarrera berri erantsi ditugu, eta proposamenak egiteko sistema ere aldatu dugu. Esate baterako, gaizki idatzitako hitz baten inguruko proposamenak eskuratzeko, euskaraz idaztean egiten ditugun akats arruntenak hartu dira kontuan. Sistemak ematen dituen proposamenak ordenatzeko, berriz, aipatutako irizpidea erabiltzeaz gain, Internetetik automatikoki eskuratutako euskarazko corpus bateko datuen arabera ordenatu daitezke emaitzak. Erabiltzaileak horrela ordenatu nahi baditu proposamenak, hautatu egin behar du aukera hori testu-kutxaren azpian dituen aukeren artean. Interesgarria da proposamenak ordenatzeko irizpide hori, hala sistemak formarik erabilienak proposatuko baitizkigu gutxiago erabiltzen direnen aurretik.